Galdakaoko Inauteriak 2026: egitaraua

Galdakao 2026(e)ko otsailaren 13(e)tik 2026(e)ko otsailaren 18(e)ra
  • Galdakaoko Inauteriak 2026: egitaraua

Galdakaoko Inauteriak ate joka daude eta, ohikoa denez, mozorroz, dantzaz, musikaz eta herri jarduerez beteko dira kaleak otsailaren 13a (ostirala) eta 18a (asteazkena) bitarte. Herriko tradizioak eta parte hartzea izango dira protagonista, galdakoztar guztiei euren gertukoekin elkartzeko aukera emanez eta Galdakaoko plazak jai giroz betez. 

Aurten prestatutako egitarauan, inauterietan oinarritutako Galdakao eta Altsasuren arteko harremanari keinua egin zaio. Alde batetik, Andra Mari dantza taldeak Altsasuko Inauteriak ardatz hartuta kalejira egingo du otsailaren 14an, larunbata; eta, bestetik, inauterien irudiaren diseinuak bi herrien arteko lotura islatzen du, euren arteko senidetzearen espiritua modu xumean irudikatuz. 

Ondarearen eta harremanaren dimentsio hori urtero errepikatzen diren tradizioen eta erritualen osagarri izango da. Hala, bada, Galdakao dantzan eta festan murgilduko da aste batez, Udalak eta herriko elkarte ugarik elkarlanean antolatutako egitarau zabala ardatz hartuta. Adin guztietarako proposamenak izango dira, herriko auzo eta plazak girotuz eta parte hartzea sustatuz.

Urtero bezala, Mozollokerren epaiketak emango die amaiera inauteriei. Azken urtean herrian gertatutako gaitz guztien errudun izendatuko dute pertsonaia eta, jendaurrean epaitu ondoren, suak eramango du, herriari bakea eta oreka itzuliz.

galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2026(e)ko otsailaren 13(e)tik 2026(e)ko otsailaren 18(e)ra
  • LekuaGaldakao
  • Ikusi agenda Galdakao

Non