Derby Motoreta’s Burrito Kachimba

Bilbao 2026(e)ko Otsailak 20
  • Derby Motoreta’s Burrito Kachimba

Pirinete osoko eta Latinoamerikako areto eta jaialdi ugaritan barna ibilbide zirraragarri eta luzearen ondoren, Derby Motoreta’s Burrito Kachimbak bere azken lanaren biraren amaiera iragarri du.

2026ko otsailaren 20an Bilboko Santana 27 aretoan izango dira.

Kontzertu hau izango da bira handi baten amaiera borobila, Sevillako taldea gaur egungo estatuko musika panoraman talde indartsuen eta berezienetako bat bezala sendotu duena. Proposamen paregabe baten egileak dira, maisuki uztartzen dituena rock andaluza, psikodelia, flamenkoa eta kaleko jarrera, eta dagoeneko bere izena duen kontzeptu batean bilakatua: kinkidelia.

Geldialdi honen ostean, taldeak amaitutzat emango du bere hirugarren diskoaren —Bolsa amarilla y piedra potente— bira zabala. Disko honek binilo salmenten lehen postura eraman zituen lehen asteetan bertan, eta beren soinuzko bilakaeran beste urrats bat markatu du. Haien emanaldiak beti dira mistikaz, ahots eta instrumentu indarrez, eta lirismo elektrikoaz beteriko ikuskizunak, eta, euren kabuz, rock estatal garaikidearen talde original eta sutsuenetako baten aintzatespena lortu dute.

 

santana27.com

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Otsailak 20
  • Ordutegia21:30
  • LekuaSantana 27 - Fever
    Telleria, 27 (Bolueta)
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa24 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Santana 27 - Fever, Bilbao

Non