Leire Catalá: "Printze giltzapetua"

Lemoa 2026(e)ko Otsailak 25
  • Leire Catalá: "Printze giltzapetua"

Dena prest dago liburutegian: ipuin kontaketa hastear dago, haurrak prest daude, gurasoak prest ere, zer falta da? A! Ipuin kontalaria ez da iritsi! Ikara zabaldu egiten da. Nor hobe Lourdes baino, liburutegiko liburu guztiak ezagutzen dituen garbitzailea, egoera hau salbatzeko? Ez labur ez nagi kontatuko digu bere ipuinik gogokoena: Lady Bayerinaren "Printze Giltzapetua". Mundu fantastiko batean murgilduko gaitu, non bere laneko objektuak pertsonaia harrigarri bihurtuko diren. Ezpata bihurtutako lumari helduta eta bere zaldi iletsuaren gainean, Lan eta Bas printzesak aurkituko ditu, abentura magiko honetan gidatuko dutenak.

lemoa.net

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaLeire Catalá
  • Data 2026(e)ko Otsailak 25
  • Ordutegia18:30
  • LekuaKotxepin Kultur Etxea
    Elizondo Auzoa 22
    Lemoa
    Web
  • Zenbatekoa2 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Kotxepin Kultur Etxea, Lemoa

Non