RUSOWSY (otsailak 26 - Bilbo)

Bilbao 2026(e)ko Otsailak 26
  • RUSOWSY (otsailak 26 - Bilbo)

Rusowskyk data berri bat iragarri du Bilbon: 2026ko otsailaren 26an izango da kontzertua, Santana 27 aretoan. Madrilgo ekoizle eta konpositoreak bere lehen diskoa, DAISY, aurkeztuko du zuzenean.

Azken hamarkadan espainierazko pop alternatiboaren ahots garrantzitsuenetako bat bihurtu da rusowsky. Bere proposamen musikal eta estetikoak genero ezberdinen arteko mugak hausten ditu, moldeak apurtzen eta entzule belaunaldi berri batekin konektatzen du. 2019an “So So” bezalako abestiekin agertu zenetik, La Riviera edo Apolo bezalako aretoetan “sold out”-ak lortu ditu eta Espainia nahiz Mexikon barrena birak egin ditu, Bilbao BBK Live, Lollapalooza edo Coachella 2026 bezalako jaialdi entzutetsuetan parte hartzeaz gain.

Colors edo ikonikotzat jotzen den Tiny Desk bezalako formatu globaletan parte hartzeak artista honen nazioarteko proiekzioa eta eragina berretsi ditu. DAISY diskoaren argitalpenetik ez da hazteari utzi, eta lan horrek kritika zein publikoaren txalo beroak jaso ditu, bere originaltasuna eta soinuzko sentsibilitatea direla eta.

 

santana27.com

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Otsailak 26
  • Ordutegia21:30
  • LekuaSantana 27 - Fever
    Telleria, 27 (Bolueta)
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa27 € (AGORTUTA)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Santana 27 - Fever, Bilbao

Non