Amalur Jardunaldiak 2026

Tolosa 2026(e)ko otsailaren 27(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 8(e)ra
  • Amalur Jardunaldiak 2026

Hogei urte beteko ditu Amalurrek. Bi hamarkadaz mundu zabaleko istorioak kontatzeko eta entzuteko aukera eskaini dute jardunaldiek. Bada, urtemuga borobil honen aitzakian, ikuspegi zabalago batekin osatu da aurtengo eskaintza: bidaia eta antropologia ez ezik, ingurumena eta zientzia ere izango dute hizpide.

Hogei urte zuekin gailurrean lelopean, bederatzi hitzaldi, bi tailer eta ikastetxeei zuzendutako prestakuntza-jardunaldi bat eskainiko dira aurten. Bederatzi hitzaldietatik bost, bidaien eta antropologiaren ingurukoak izango dira; gainerakoek, berriz, ingurumenean eta zientzian sakonduko dute.

Otsailaren 27an, ostirala, izango da lehen hitzordua. Asier Hilario tolosarraren eta Jerónimo Lopez irakaslearen arteko elkarrizketa bat (gazteleraz) entzuteko aukera izango da Mendiak mintzo direnean: harkaitzei, izotzari eta zientziari buruzko elkarrizketak izeneko estreineko saioan. Hitzaldi guztiak 19:00etatik 20:30era izango dira, Topic-eko Antxon Elosegi areto nagusian, martxoaren 27koa izan ezik. Hori 19:30ean hasiko da.

Sarrera doakoa izango den arren, aldez aurretik gonbidapenen erreserba egitea beharrezkoa izango da. Saio bakoitza baino astebete lehenago aktibatuko da horretarako aukera: Topic-eko leihatilan edo webgunean eskuratu ahal izango dira. Pertsona bakoitzeko gehienez hiru gonbidapen eskuratu ahal izango dira.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko otsailaren 27(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 8(e)ra
  • Ordutegia19:00 - 20:30
  • LekuaTopic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
    Euskal Herria Plaza, 1
    Tolosa
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa, Tolosa

Non