"Creaciones de papel" tailerra, Aran Santamariarekin

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko otsailaren 27(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 15(e)ra
  • "Creaciones de papel" tailerra, Aran Santamariarekin

Sorkuntza protagonista duen ikastaro honetan paperezko elementuak eraldatuko dira, bertako aldaketen bidez. Liburu aldatuak, paperezko etxeak, pertsonaia artikulatuak, collageak... Hauek guztiak aldizkariak, liburuak, mapak, planoak edo ilustrazioak mozten, forma ematen, konbinatzen eta itsasten lortuko dira. Paperezko istorioak sortzeko beste modu bat.

Aran Santamariak zeramika ikasketak egin zituen Debako Arte Eskolan eta, bere karreraren hasieran instalazioez eta eskulturaz interesatu bazen ere, laster hasi zen papera eta liburuak lantzen.

Artisautza azoketan ohikoa da, eta hezkuntzan lan egiten du (batez ere adingabeekin) Euskal Herriko kultur etxeetan eta erakundeetan (Zumaia, Balan, Artium...), eta lankidetza artistikoak egin ditu, hala nola, 8 Begirada proiektua, Zilarrezko ispilua edo Sasi guztien azpitik. Bere lanak Donostiako Ekain artelan galerian, Bilboko Narata eta Magnolian eta Iruñeko Odjeteria de los días felices dendetan saltzen dira, besteak beste. Zumaian, bere obra ezagutu nahi duenarentzat zabalik du tailerra.

Esteban Peicovichen esaldi batekin definitzen du bere lana Santamariak: "Poema tximistekin egiten bada, ipuina argazkiekin eta eleberria ehuntzeko orratzekin nik autoeraikitzen dut neure burua guraizeekin eta paperezko istorioekin".


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2026(e)ko otsailaren 27(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 15(e)ra
  • OrdutegiaOstiraletan: 17:00-19:00
  • Lekua Okendo Kultur Etxea - DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros) (Donostia / San Sebastián)
  • Zenbatekoa135 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Okendo Kultur Etxea
  • Izen-ematea 2025(e)ko irailaren 22(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • Izena emateko informazioa

Non