"Kaka"

Baztan 2026(e)ko Otsailak 27
  • "Kaka"

AEK-Korrikako II. Kultur Sorkuntza Beka irabazi zuen Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizolaren Kaka proiektuak eta Korrika Kulturalean taularatuko da. Agirrezabala eta Olaizolaz gain, Mikel Laskurain eta Ainhoa Aierbe ariko dira aktore lanetan.

Herriko plazan kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea?

Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita... Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da Kaka.

Interpreteak: Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.

  • Ekoizpena, Zuzendaritza: Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.
  • Testua: Kepa Errasti, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.
  • Eszena zuzendaritza: Espe Lopez.
  • Eszenografia, Jantziak: Ikerne Gimenez.
  • Argi diseinua eta teknika: Imanol Garcia.
  • Musika eta hitzak: Liki Likatsu, Leka Records.
  • Kartela, Promozio argazkiak: Holy Fire Studio.
  • Eszena argazkiak: Iker Gozategi.

 

Arizkunenea

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Konpainia
  • Data 2026(e)ko Otsailak 27
  • Ordutegia19:00
  • LekuaArizkunenea - Baztango Kultur Etxea
    Jaime Urrutia, 14 (Elizondo)
    Baztan
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Arizkunenea - Baztango Kultur Etxea, Baztan
Ikuskizunaren informazioa >>

Non