Toni Acosta: "Una madre de película"

Leioa 2026(e)ko Otsailak 27
  • Toni Acosta: "Una madre de película"

Bakarrizketa honek habia hutsari buruz dihardu, alegia, seme-alabek hegan egiten duten une saihestezin eta beldurgarri horri buruz, orduan baitator gurasoek gabeziari eta beldurrari aurrera egin behar dieten unea; umeak ondoan izanda, sentimendu horiek lausotu egiten baitira.

Eva Mariak, gaueko ordu txikietan, Alejandro bere seme bakarraren audio-mezu irmo bat jaso du: haren gelan sartu eta giltzarrapoz itxitako tiradera batean premia handiz behar duen dokumentu bat bilatu behar du. Premiazkoa “oraintxe bertan da, ama, astirik galdu gabe”.

Alejandrok ederki ezagutzen du bere ama, eta ohartarazten dio ez erortzeko bere gauzetan arakatzeko tentazioan; hain tentazio gizatiarra eta bereziki amatiarra. Eva Mariak agintzen dio semeari zintzo beteko duela eskatutakoa, baina behin lanean hasita… Nor dago bekatutik libre?. Bere bizitzaren oroitzapenak eta habia huts horrek sentiarazten dionak zurrunbilo zirraragarri eta dibertigarri batean murgilduko dute Eva Maria, bere egunerokotasuna benetako film-abentura bihurtuz.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea eta Zuzendaritza¡: Juan Carlos Rubio
  • Musika: Mariano Marín
  • Antzezleak: Toni Acosta
  • 80 minutu

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPentación Espectáculos
  • Data 2026(e)ko Otsailak 27
  • Ordutegia20:30
  • LekuaKultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Kultur Leioa, Leioa

Non