"Una noche de zarzuela"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Otsailak 28
  • "Una noche de zarzuela"

Una noche de zarzuela (Cállate corazón) komedia musikal bat da. Zarzuelaren, koplaren eta errebista-emanaldien errepertoriorik onena baliatuta, lan honen hariak inspirazio zuzena du 1950eko hamarkadako Ipar Amerikako komedietan. Zarzuela generoari egindako omenaldia, baita haren interpreteei eskainia ere, iraganekoa izanagatik eguneratzen asmatu duen ondare hau defendatu baitute.

Josefina kamerinora itzuli da La chulapona ikuskizunaren azken emanaldiaren ondoren. Arropaz aldatzeko denboraz larri dabil, La verbena de la paloma ikuskizunaren gaueko emanaldia hasi aurretik. Espero duen azken gauza da orkestrako musikarien, senarraren, lagunen eta maitale ohien bisita izatea. Gainera, abeslari izateko hautagai gazte bat agertuko da era misteriotsuan, antz handiegia duena aspaldi batean anbizio handiak izan zituen.

Josefina gazte harekin.María Rodríguez aktoreak egiten du Paloma protagonistaren papera, zeinari, bizitzako une jakin batean, iraganeko oroitzapenak etorriko baitzaizkio musika-piezamoduan.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: María Rodríguez, Rebeca Cardiel, Ángel Walter, Paco Sánchez, Álvaro Andrés Lara, Ruth González, Ricardo Calderón, Juanma Cifuentes, E. Sánchez-Ramos
  • Konpainia: Producciones Come y Calla
  • Egilea: Susana Gómez
  • Zuzendari musikala eta pianista: Miguel Huertas
  • Eszenografia: Ricardo Sánchez Cuerda
  • Txelista: Irene Celestino
  • Perkusionista: Iván Mellén
  • Klarinetista: Cecilia Serra

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen  2026ko Neguko Programazioaren parte da.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaProducciones Comes y Calla
  • Data 2026(e)ko Otsailak 28
  • Ordutegia19:30-21:00
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa24 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non