Fundación Sancho el Sabio Vital Fundazioa:
1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako ekitaldi historikoari buruzko erakusketa dokumentala, Antonio Riverak komisariatua, Sancho el Sabio Vital Fundazioaren gertaera tragikoari buruzko funts dokumentalak zabaltzeko eta gertakarien eta biktimen memoria babesteko helburuarekin.
1976ko martxoaren 3ko gertaera lazgarriak, Polizia Armatuak Asisko San Frantzisko elizan egitekoa zen batzar bat desegin zuenean, tiroen ondorioz bost hildako eta ia ehun zauritu eraginez, data erreferentzial eta ahaztezina dira hiriaren historia hurbilean. Hain modu dramatikoan amaitu zen zortzi asteko greba, eta enpresa ertain eta handi gehienetako sei mila langile baino gehiago batu ziren, batez ere metalurgikoak. 1976tik, berrogeita hamar urtez, bizirik mantendu da gertaera haien eta orduan izandako biktimen oroitzapena. Bost hamarkada hauetan, Sancho el Sabio Fundazioak gordetzen dituen hainbat dokumentutan oinarritu da memoria-lana.
Jendearentzako irekiera
2026ko martxoaren 2tik- 2026ko apirilaren 10era
Itxiera-egunak: martxoaren 11 (arratsaldean) eta 12an. Apririlaren 2,3 eta 6an (Aste Santua)
Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 9:00-13:30 eta 15:00-18:00
Ostirala: 8:00-15:00
Bisita gidatuak
Gastelaniaz:
Euskaraz:
Hitzaldiak
"3M76: memoriaren ikus-entzunezko dokumentuak"
Antonio Rivera, Santiago de Pablo
Martxoak 24
Erreserbak
- Web: https://www.sanchoelsabio.eus/eu/actividades/
- Emailen bidez agenda@sanchoelsabio.eus