Berdintasunaren aldeko martxoko egitaraua Galdakaon

Galdakao 2026(e)ko martxoaren 2(e)tik 2026(e)ko martxoaren 26(e)ra
  • Berdintasunaren aldeko martxoko egitaraua Galdakaon

Galdakaoko UdalaMartxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, herriko emakume elkarte eta kolektibo feministekin elkarlanean antolatutako egitaraua aurkeztu du. Kartelak hilabete osoan zehar herriko hainbat gunetan egingo diren kultura, komunitate eta sentsibilizazio jarduera ugari biltzen ditu.

Egitaraua Ninaiz Emakume Elkartea, Basandere Emakume Elkartea, Erabide Emakume Elkartea, Mairi Emakume Feminista Batza eta Erlantza Berdintasuna Elkarteak osatu dute, Udaleko Berdintasun arloarekin koordinatuta.

Proposamenen artean nabarmentzekoak dira emakumeen osasuna eta ongizatea ardatz dituzten tailerrak, literatura solasaldiak, bazterketa forma berrien inguruko hausnarketa topaketak, erakusketak, kontzertuak eta zinema proiekzioak. Ekintza nagusia martxoaren 7an, larunbatez, egingo den auzoen arteko martxa feminista izango da; Aperribai, Bengoetxe, Urreta eta Kurtzeko plaza lotuko ditu, berdintasunaren aldeko mobilizazio kolektiboan.

Aurretik, martxoaren 2an, astelehenez, osasunerako keinuen tailerra egingo da Eperlandan (Aperribai), eta martxoaren 5ean, ostegunez, hitzordu bikoitza izango da: Tertulia Lila, ‘El sacrificio de Basandere’ liburuaren aurkezpenarekin, Torrezabaleko erakusketa aretoan, eta ‘Bazterketa berriak, analfabetismo berriak’ izeneko topaketa, Aperribaiko Auzo Elkartearen lokaletan.

Martxoaren 4tik 11ra ekintza komunitarioak egingo dira Aperribaiko auzoan, eta martxoaren 9tik 17raKontakizunak ehundu, gorputzak zaindu: osasunaren garrantzia’ erakusketa bisitatu ahal izango da Torrezabaleko erakusketa aretoan. Martxoaren 9an, astelehenez, gainera, berdintasunaren aldeko tibeteko kuenkoen kontzertua izango da Eperlandan (Aperribai).

Martxoaren 11n, asteazkena, ‘Casi’ ahozko narrazio ikuskizuna eskainiko da Torrezabalen, eta martxoaren 12an, osteguna, ‘Mitos y verdades sobre la menopausia’ hitzaldia izango da espazio bereko erakusketa aretoan.

Egitarauak martxoaren 16an jarraituko du, astelehenez, emakumeen arimaren adierazpen poetikoaren saioarekin Eperlandan (Aperribai), eta martxoaren 26an, osteguna, amaituko da ‘Kolpez Kolpe. Zuzenean’ ikuskizunarekin, Torrezabal Kultur Etxean.

Egitarau orokorraz gain, zinema ziklo berezi txiki bat ere antolatu da Torrezabal Kultur Etxean: ‘Sorry Baby’ (martxoak 3), ‘Gaua’ (martxoak 10) eta ‘Rompiendo reglas’ (martxoak 17) filmak proiektatuko dira. Hiru saioek, 3 euroko sarrerarekin, emakumeen bizipen, gatazka eta erresistentziei buruzko begirada anitzak eskainiko dituzte, zinemaren bidez berdintasunaren inguruko hausnarketa kolektiboa indartuz.

Egitaraua osoa: 

Martxoak 2 | Astelehena

  • 17:00 - 18:30. Osasunerako keinuen tailerra, Eperlandan (Aperribai), Ninaiz Emakume Elkarteak antolatuta

Martxoak 3 | Asteartea

  • 19:00. "Sorry Baby" filma, Torrezabal Kultur Etxean (3 euro)

Martxoak 5 | Osteguna

  • 18:30. Tertulia Lila - "El sacrificio de Basandere" liburuaren aurkezpena, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan, Mairi Emakume Feminista Batzak antolatuta
  • 18:30. Topaketa: "Bazterketa berriak, analfabetismo berriak", Aperribaiko Auzo Elkartearen lokaletan, Basandere Emakume Elkarteak antolatuta

Martxoaren 4tik 11ra

  • Ekintza komuintarioak Aperribai auzoan, Basandere Emakume Elkarteak antolatuta

Martxoak 7 | Larunbata

  • 11:00 - 13:00. Auzoen arteko martxa feminista (Aperribai, Bengoetxe, Urreta eta Kurtzeko plaza)

Martxoaren 9tik 17ra

  • 11:30 - 13:30 eta 17:30 - 20:30. "Tejer relatos, cuidar cuerpos: La salud cuenta" erakusketa, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan, Erabide Emakume Elkarteak antolatuta.

Martxoak 9 | Astelehena

  • 17:00 - 18:30. Tibeteko kuenkoen kontzertua berdintasunaren alde, Eperlandan (Aperribai), Ninaiz Emakume Elkarteak antolatuta

Martxoak 10 | Asteartea

  • 19:00. "Gaua" filma, Torrezabal Kultur Etxean (3 euro)

Martxoak 11 | Asteazkena

  • 19:00. "Casi" ahozko narrazio ikuskizuna, Torrezabal Kultur Etxean, Erlantza Berdintasuna Elkarteak antolatuta (doan)

Martxoak 12 | Osteguna

  • 18:30. "Mitos y verdades sobre la menopausia" hitzaldia, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan, Erabide Emakume Elkarteak antolatuta

Martxoak 16 | Astelehena

  • 17:00 - 18:30. Emakumeen arimaren adierazpen poetikoa, Eperlandan (Aperribai), Ninaiz Emakume Elkarteak antolatuta

Martxoak 17 | Asteartea

  • 19:00. "Rompiendo reglas" filma, Torrezabal Kultur Etxean (3 euro)

Martxoak 26 | Osteguna

  • 19:00. "Kolpez Kolpe. Zuzenean", Torrezabal Kultur Etxean

 

galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko martxoaren 2(e)tik 2026(e)ko martxoaren 26(e)ra
  • LekuaGaldakao
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Galdakao

Non