2026eko martxoaren 4tik 7ra, Dantz Network Congress topaketaren bigarren edizioa izango da Donostian. Nazioarteko musika elektronikoaren sektorerako topagune aitzindaria da, eta panoramako profesionalak eta artistak bilduko ditu, trukerako, ikaskuntzarako, konexiorako eta aukeretarako gune batean.
Martxoaren 5 eta 6an Kursaalen hitzaldiak, mahai-inguruak eta networking jarduerak izango dira, sektoreko nazioarteko adituen parte-hartzearekin. Gure online plataformaren bidez, bertaratutakoak konektatu eta biltzarraren sare irekiaren parte izan daitezke. Kursaalera sartzeko, akreditazio bat eduki beharko da.
"Ekosistema Kreatiboak" ildo editorialaren baitan, Dantz Network Congress 2026k artistak, jaialdiak, zigiluak, erakundeak, klubak, teknologia eta publikoen arteko loturak aztertuko ditu, musika elektronikoaren eta kultura garaikidearen oraina eta etorkizuna ardatz hartuta.
Hitzaldiak, mahai-inguruak, masterclass-ak, networking profesionala eta nazioarteko showcase-ak izango dira ikasteko, konektatzeko eta talentua maila globalean proiektatzeko diseinatutako programaren oinarria.
Goxoa Grooves, Landeramez eta Puñales Dantz Network Congressen arituko dira BASQUE.MUSIC-en eskutik
Musika elektronikoari buruzko Dantz Network Congress nazioarteko kongresuaren bigarren edizioan, Goxoa Grooves, Landeramez eta Puñales izango dira Dantz erakundeak BASQUE.MUSIC.-i esker hautatutako Euskal Herriko hiru artistak, haien proposamena sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko eta Donostian showcase bat eskaintzeko.
Musika elektronikoari buruzko Dantz Network Congress nazioarteko kongresuaren bigarren edizioan Goxoa Grooves, Landeramez eta Puñales Euskal Herriko hiru artistak hartuko dute parte.
BASQUE.MUSIC. eta Dantz-en arteko lankidetza hitzarmen bati esker, kongresuan parte hartzeko aukera izango dute (martxoaren 4tik 7ra). Bertan, programazio profesionala zabala izango da: hitzaldiak, mahai-inguruak, masterclass eta showcase-ak, besteak beste. Topaketak mundu osoko artistak, sektoreko profesionalak, jaialdiak, erakundeak, ekintzaileak eta kultur eragileak bilduko ditu, eta esperientzia-trukea, berrikuntza teknologikoa, lankidetza, sektorearen profesionalizazioa eta talentu berria bultzatzea izango ditu ardatz.
Aukeratutako artistek speedmeting saio batean parte hartuko dute musikaren industriako nazioarteko profesionalekin, martxoaren 5ean, 11:00tan, Kursaalen. Gauean, artista bakoitzak showcase bat eskainiko du Cripta Cluben (23:00 – 04:00). Hurrengo egunean, pitching batean parte hartuko dute 16:30etan (Kursaal).
Hauxe da showcase-en ordutegia:
- Goxoa Grooves (23:00-00:30)
- Puñales (00:30-02:00)
- Landeramez (02:00-04:00)
Sarrera doakoa da; hala ere, ezinbestekoa da sarrera erreserbatzea esteka honen bitartez, aforo mugatua duelako.
BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.