Dorleta Kortazar: "Zu eta ni"

Ordizia 2026(e)ko Martxoak 4
  • Dorleta Kortazar: "Zu eta ni"

Dorleta Kortazar Alkoz Eskoriatzan jaio zen. Ipuinak kontatzea bezainbeste maite du entzutea, irakurtzea eta batez ere ikastea; estatuko eta nazioarteko ipuin kontalari erreferenteen eskutik jaso du formazioa.

Berba hitza maite du, berbak direlako bere lanerako tresna eta horregatik zaintzen ditu tentuz. Berak sortutako ipuinak, tradizionalak eta egile berrienak kontatzen ditu, helduentzat, haurrentzat eta nerabeentzat. Kontatzen duenean, bestelako mundu bat posible dela sinesten duelako.

Zu eta ni ipuin kontalari saioaren inguruan Dorletak esaten duena zera da, "Gutako bakoitza garrantzitsua garelako, barruan daramagun argiak ematen diolako kolorea munduari. Laguntasunean, hezkidetzan, berdintasunean, errespetuan eraikitako ipuinak".

 

ordizia.eus/

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko Martxoak 4
  • Ordutegia17:00
  • LekuaBarrena Kultur Etxea
    Nikolas Lekuona, z/g
    Ordizia
    Web
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Barrena Kultur Etxea, Ordizia

Non