2026ko Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Jaialdiaren barne.
Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Jaialdia 2026ko martxoaren 2tik 7ra eginen da. Egun horietan, beraz, kontzertuak, saio magistralak, artista gonbidatuekiko topaketak, hezkuntza-jarduerak eta proposamen ugari izanen dira, guztiak ere Sarasateren figura ardatz harturik.
Proposamen eta jarduera horietako asko Kondestable eta Pompleo Civivoxetan eginen dira, Iruñeko Udaleko Kulturako alorrak parte harturik.
MARLENE ITO (BIOLIN KONTZERTUA)
Marlene Ito biolinista eta bakarlari japoniarra da, irakasle gonbidatua “Pablo Sarasate” Nazioarteko Biolin Jaialdian, eta Yannick Rafalimanana pianistak lagundurik arituko da, biolinaren errepertorioko lan askotarikoak jotzeko.
Marlene Ito bigarren biolinen lider nagusia da Berlingo Filarmonikan 2020tik hona, eta orkestra bereko kidea, 2011z geroztik. Irakaslea da, halaber, Berlingo Karajan Akademia ospetsuan.
Jende guztiarendako
3 €. Aurrez izena emanda