2026ko Soinurbil musika astearen barne.
Gorputzeko perkusioak norbanako gisa garatzeko aukera ematen digu, komunikaziorako eta adierazpenerako, askatasunean garatzeko, gure autoestimua handitzeko eta nola ez, gure bizi-pozarako ere.
Erritmoa eta mugimenduan oinarritutako beroketa, erritmo eta talde-kohesioko hainbat jolas egingo ditugu. Oso dinamikoa eta parte-hartzailea izango den gorputzeko perkusio-koreografia bat ikasiko dugu urratsez urrats.