MARTE LASARTE eta SUA taldeen kontzertuak.
Marte Lasarte Borja Anton eta Pello Armendarizen batzetik sortutako proiektua da. Skakeitan proiektua 15 urtez partekatu ondoren, berriz ere indarrak batu zituzten euren lehen bilduma idazten hasteko 2023an.
2024an zehar “Basamortua” eta “Marte Lasarte” singleak kaleratu zituzten eta taldera bi kide berri batu zitzaizkien: Lore Nekane Billelabeitia (Belako) eta Alex Alonso (Skakeitan, ETS, Tierra Santa, Gari,...).
Horrela, laukote honek lehen bilduma osatu zuen eta Ez Da Besterik argitaratu zuten (2024, Balaunka). Ordutik biran dabiltza zuzeneko indartsu eta dinamikoak eskaintzen Euskal Herritik zein kanpotik.
SUA, Maruri (Bizkaia) herriko rock alternatiboko taldea, indarrez dator berriro. Post-punkaren energia gordina eta melodia indartsu eta itsaskorrak uztartuz, euskaraz eta ingelesez abesten dute, errebolta, indarra eta zaurgarritasuna kanalizatuz soinu esplosibo batean.
2019ko "Ordu Beltzak" diskoarekin eta 2022ko Gorde Genituen Beldurrak lanarekin, SUA Euskal Herriko eta nazioarteko eszenan erreferente bihurtu da, zuzeneko bizi eta kementsuengatik Alemanian, Japonian eta Hego Korean ere entzuleak harrapatuz.
2025ean hirugarren diskoa kaleratu zuen: Bide Ilunek Argitzen Zuten Dena. Lan honek inoiz baino soinu rockeroagoa dakar eta, intentsitatez beteriko abestien artean, Cecilia Boström-en ahots nahastezinarekin ("The Baboon Show") kolaborazio oso berezia biltzen du.