"Denise Scott Brown. Hiria. Kalea. Etxea"

Bilbao 2026(e)ko Martxoak 8
  • "Denise Scott Brown. Hiria. Kalea. Etxea"
    Irudia: Denise Scott Brown bere Filadelfiako etxean, 1977. Argazkia: Lynn Gilbert

Emakumeen Nazioarteko Egunean, zure zain egongo dira Denise Scott Brown arkitektoaren figuran sakontzeko, hari buruzko erakusketara egindako bisita gidatu baten bidez. XX. mendearen bigarren erdiko arkitekto, hirigile eta teorialari oso garrantzitsua izanagatik, Scott Brownen ekarpena bidegabeki baztertua izan da, eta, askotan, haren bazkide eta senar Robert Venturirena gailendu zaio. Hori dela eta, erakusketa honek, hari buruzko lehen atzerabegirako handiak, hiria ulertzeko modua aldatu zuten obra eta ondarea aldarrikatzen ditu. 

Martxoak 8, igandea
11:00etan, gaztelaniaz
12:00etan, euskaraz
13:00etan, gaztelaniaz

Doako jarduera. Izen-ematea txartel-leihatilan, bisitaren egunean bertan

---

Denise Scott Brown (Zambia, 1931) XX. mendeko bigarren erdialdeko arkitektorik garrantzitsuenetakoa da. Johannesburgen graduatu ondoren, Londresen eta Filadelfian osatu zituen ikasketak; han, Robert Venturi ezagutu zuen (1925-2018), eta harekin partekatu zuen bere bizitza eta ibilbide profesionala. Bere lan garrantzitsuenetako bat Learning from Las Vegas (1972) da, Venturi eta Steven Izenourrekin batera egindako saiakera kritikoa, amerikar kultura bisual herrikoia eta autoz egindako desplazamendua proiektu arkitektonikoan txertatzen dituena.

Erakusketa Espainian arkitekturari eskainitako lehenengo atzera begirako handia izango da, eta soilik Scott Brownen figurari erreparatzen dion nazioarteko bakarretakoa. María Pía Fontana eta Miguel Mayorga arkitektoek komisariatu zuten, eta hiru ataletan egituratuta –hiria, kalea, etxea–, Scott Brownek eta haren laguntzaileek egindako jatorrizko ehun lan baino gehiago erakutsiko dira lehen aldiz (marrazkiak, argazkiak, kartelak, altzariak eta maketak), haien proiektuek kultura bisual garaikideari egindako ekarpen izugarria aurkezteko.

Denise Scott Brownen ahotsak presentzia izango du aretoetan, museoak 2024ko udaberrian Filadelfiako bere etxean egindako elkarrizketa eta grabazio batzuen bidez ekoitzitako dokumental bati esker.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Martxoak 8
  • OrdutegiaMartxoak 8, igandea 11:00etan, gaztelaniaz 12:00etan, euskaraz 13:00etan, gaztelaniaz
  • LekuaBilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bilboko Arte Eder Museoa, Bilbao

Non