Lurdes Iriondo, zuri-beltzean izoztua gelditu den abeslaria. Ez ote zen euskal kulturaren figura garrantzitsua, bai artista gisa bai emakume gisa? Ez ote zen haurrendako euskarazko edukiak sortzeari ekin zion lehenetarikoa? Dokumental honek omenaldia egiten dio Lurdes Iriondori eta, haren bidez, baita Estitxu, Maite Idirin eta Patxika Erramuzpe abeslariei ere; euskal kulturarentzat funtsezkoa izan zen haien lana, anitzetan ahaztuegia gelditu bada ere.