Martxoaren 3tik apirilaren 24ra bitartean, Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan (Bilbo) "Escultoras aquí ahora – Eskultoreak hemen orain" erakusketa kolektiboa izango da ikusgai, E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkarteak antolatua.
Erakusketa euskal emakume eskultoreen lanean oinarritzen da, zeramikarekin lotutako artisten presentzia nabarmenarekin.
Programazioa:
• Martxoak 6: 17:00etan bisita gidatua euskaraz.
• Martxoak 10: 18:00etan bisita gidatua gaztelaniaz.
• Martxoak 13: 18:00etan María José Aranzasti arte komisario eta historialariaren hitzaldia.
• Martxoak 20: 1 8:00etan Euskal eskultoreen mahai-ingurua: Dora Salazar, Elena Mendizabal eta Mabi Revuelta.
• Martxoak 27: 18:00etan Solasaldia Lourdes Méndez arte antropologo feministarekin.
Aldez aurretik izena-ematea ezinbestekoa "izena-emateko eskaera" atalean (parte hartzaile bakoitzeko izena-emate bat bete behar da)