Pierre eta Cecil, aspaldiko bi lagun, berriz elkartu dira urte askoren ostean. Elkarrekin hitz egin bitartean, oroitzapenak eta gogoetak tartekatuta, sekula iritsiko ez den egile misteriotsu baten zain daude. Edo, agian, hasieratik egon da bertan? Ignacio García Mayren lan misteriotsuenetako bat da Esencia, pertzepzioen labirinto bat, errealitatea kolokan jarri eta lausotu egiten duena. Gogoetarako gonbita, gure ziurtasunak zalantzan jartzekoa. Gure inguruko errealitatearen esplorazioa.
Errealitatearen existentziarik eza da Esencia.
Ignacio García Mayk beti izan du istorioak asmatzeko gaitasun aparta, betiere gizatasunari eta fikzioari buruzko ezagutza zabaletik abiatuta, eta elkarrizketetan prosa dotorea, irmoa eta zuzena baliatuta.
Baina, bereziki, bere independentzia defendatu duen idazlea izan da, politiken, moden, egokitasunen eta moldeengainetik.