Musika Gertu: Aria

Basauri 2026(e)ko Martxoak 12
  • Musika Gertu: Aria

Marina Landa buru duen Aria taldearen bigarren lan honek izenburuan jasotzen du diskoko abesti guztiak lotzen dituen haria: aurrera begiratzeko beharra. Kontzeptuak hainbat esanahi ditu; espazio fisikoari egin dakioke erreferentzia, baita etorkizunari ere, edota aurrean dugun arazo edo egoerari. Hiru irudi horiek uztartzen dira disko honetan, onarpena, barne-indarra, eraldaketa, norbera izatea eta desira jorratzen dituzten kantetan. Diskoan pop melodiak dira nagusi, pop-rocketik abiatuta elektropop-era iritsi arte, energiaz beteriko doinuetan, taldearen eboluzioaren adierazle.

Iraupena: 60 minutu.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Martxoak 12
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSocial Antzokia
    Nagusia, 2
    Basauri
    Web
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Social Antzokia, Basauri

Non