Pasaia 0KM 2026: egitaraua

Pasaia 2026(e)ko martxoaren 12(e)tik 2026(e)ko martxoaren 15(e)ra
  • Pasaia 0KM 2026: egitaraua

Arte eszeniko herrikoiaren jardunaldiak Pasaiara iritsiko dira aurten berriro. Izan ere, Udalak “Pasaia KM0” jaialdiaren egitaraua iragarri du, martxoaren 12tik 15era izango dena.

Berrikuntza bezala, aurten "genero familiarra" eskainiko da eta antzerki-zirku lan bat ikusi ahalko da ekainaren 14an Donibanen.

Antzerki Uztaren IV. edizioa, Pasaian

Oarsoaldeko antzerki eskolek elkar ezagutzeko asmoarekin Antzerki Uzta ekimenaren IV. Urtea izango da aurtengoa. Lezon, Oiartzunen eta Oreretan egin eta gero, Pasaiari tokatzen zaio.

Pasaia 0KM jaialdiaren barruan txertatzeko aukera ezin hobea dela ikusi da. Beraz, martxoaren 14an, 4 herrietako 10-11 urteko antzerki eskoletako ikasleak Donibanen elkartuko dira, elkar ezagutzeko. Bertan, dinamikak egingo dituzte eta zirku-antzerki tailer bat jasoko dute Zirika Zirkus konpainiako lagunek bideratuta. Eguna elkarrekin pasa ondoren, arratsaldean, zirku emanaldi bat ikusteko aukera izango dute, bai antzerki ikasleek bai nahi duten guztiek.

EGITARAUA

  • Martxoak 12, osteguna:

19:00 Fumas eta Fikziohesioa (jaialdiari hasiera emateko, bi komedia motz jarraian).

  • Martxoak 13, ostirala:

19:00 Nueve teatro taldearen Un enredo casi familiar.

  • Martxoak 14, larunbata:

18:00 Zirika Zirkusen Marietak Zirkus ikuskizuna.

  • Martxoak 15, igandea:

19:00 Trebera taldearen No hay ladron que por bien no venga.

Antzezlan guztiak doakoak dira baina aldez aurretik sarrera erreserbatu behar da aforoa kontrolatzeko. Sarrerak Bibe.me plataforman erreserbatu daitezke.

 

pasaia.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko martxoaren 12(e)tik 2026(e)ko martxoaren 15(e)ra
  • LekuaPasaia
  • Ikusi agenda Pasaia

Non