"Filomena Musugorri Errege” saioaren helburua sexu-rolen banaketa kili-kolo jartzea eta, aldi berean, emakume eta gizonen eskubide eta eginbeharren arteko berdintasuna bultzatzea da .
Ikus dezagun nolakoak diren ipuin hauetako protagonistak: Neska liderrak, panpinekin jolasten diren mutilak, printzesa arrosak izan nahi ez duten neskak, gerra gorroto duten mutil bakezaleak, printze arrosak, printze beldurtiak, herensugeak hiltzen dituzten neskak … Ene! Charles Perrault eta Grimm anaiek honelakoak sartu izan balituzte haien ipuinetan … Ba, agian, orain ez genuke genero estereotipoen kontrako ipuin ez-sexistarik sortu behar!