"Trust Eibarrés (1926 - 2026)"

Online 2026(e)ko martxoaren 13(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 17(e)ra
  • "Trust Eibarrés (1926 - 2026)"

Martxoaren 13an, Armagintzaren Museoak Trust Eibarrés enpresaren mendeurrena dela eta Trust Eibarrés (1926-2026) erakusketa inauguratuko du.

Eibarko Trust enpresa enblematikoa da, historikoki kartutxoak fabrikatzen aritu dena, nahiz eta hasieran eskopetak ere egin eta merkaturatu zituzten. Erakusketak 1926an sortutako enpresa baten hastapenei eta bilakaerari buruz hitz egingo digu, izaera ekintzaile eta dinamikoaren adibide dena, XX. mendean jaiotako beste enpresa eibartar asko bezala.

Sarrera doan.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko martxoaren 13(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 17(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik larunbatera: 16:00-20:00. Igandeetan: 10:00-13:00
  • LekuaEibarko Armagintzaren Museoa
    Bista Eder, 10 - 5º
    Eibar
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Eibarko Armagintzaren Museoa

Non