"Zambra de la buena salvaje"

Galdakao 2026(e)ko Martxoak 13
  • "Zambra de la buena salvaje"

Naizen guztiaz, zer da niri datxekidana eta zer inposatua?

"Nire izaerari leial banintzaio, antzinako begiradako basati bat, oihu egingo nuke ahots-kordak apurtu arte, eta, gero, irentsi egingo nituzke. Azken oihu horretan dena esanda geratuko litzatekeelako. Baina, beste ezeren gainetik, nire izaerari leial banintzaio, esango nuke: ez."

Berak, basati guztien artetik, oinutsena, basatiena, basati eredugarria izatearekin amesten du. Emakume guztiak biltzen dituen emakumea. Denaren eta horren gainean proiektatzen denaren artean borrokatzen den gorputza. Zambra de la buena salvaje oihu bat da, urradura bat, gabetze-erritu bat. Nola berreskuratu hainbeste espazio galdu? Nola utzi otzan izateari? Zer gertatzen zaio gorputz bati besteengan denean, amorrua eta barrea onartzen direnean?

Dantza, umorea eta lotsagabekeria elkartzen dira bakarrizketa koral batean, non basatia dena erresistentzia kolektiboko ekintza bihurtzen den. Piztiarekin dantzatzen duen ikuskizuna, arauaren hondakinen artean aurrera egiten duena eta lur mugituaren gainean mundu berri bat ereiten duena.

"Auto ezerezteaz hitz egin nahi dut, bat etortzeko beharraz, ezpainak hozkatzeraino atsegina izateaz, otzantasunaz…"

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko ideia, koreografia, interpretazioa: Isabel Vázquez
  • Zuzendaritza: Alberto Velasco
  • Dramagintza: Ruth Rubio
  • Koreografia "The Final Curtain": Adrián Manzano
galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaIsabel Vázquez
  • Data 2026(e)ko Martxoak 13
  • Ordutegia20:00
  • LekuaTorrezabal Kultur Etxea
    Lehendakari Agirre Plaza, z/g
    Galdakao
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Torrezabal Kultur Etxea, Galdakao

Non