Gitarra bikotea: "Luz del mar"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Martxoak 14
  • Gitarra bikotea: "Luz del mar"

Egungo eszenako bi emakume ospetsuren batasun musikal zoragarria: Laura Calderón gitarrista flamenko gaztea, flamenko instrumentalaren artista berrien artean etorkizun handikoa, eta Ekaterina Zaytseva gitarrista klasikoa, sentsibilitate bikainagatik eta maisutasun teknikoagatik ezaguna eta bere belaunaldiko interprete handienetakoa.

Isaac Albéniz, Manuel de Falla eta Sabicasen lanak eta Laura Calderónen jatorrizko konposizioak uztartuta, bikoteak aztergai izan du gitarra klasiko edo espainolaren adierazpen-aberastasuna, dimentsio guztietan. Naturaltasunez eta indarrez, muga estilistikoak gainditzen dituzte Espainia modernista hura iradokitzen duten piezek, flamenkoaren paloak —buleria eta farruca— eta sorkuntza propioak baliatuz.

Luz del Mar emanaldian nahasi egiten dira gitarra klasikoaren tinbrearen gozotasuna eta flamenko autentikoaren pasioa eta erritmoa. Emaitza, esperientzia musikal limurtzailea, garaikidea eta zinez femeninoa.

  • Laura Calderón, gitarra flamenka
  • Ekaterina Zaytseva, gitarra klasikoa

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Flamenko Zikloko 29. edizioaren parte da, 2026ko Neguko Programazioaren barruan.


Laburrean

Non