2026ko Soinurbil musika astearen barne.
OMA lanean, Basabik osagai berri bat txertatu du, taldearen hastapen folkloriko eta klasikoenetatik urrunduz: elektronika. Ordubetez, soinu-paisaia berriak miatuko dituzte, gizakiak kanpoko eremuetan izan duen esku hartzea irudikatzeko. Euskal Herriko Urdaibaiko biosferaren erreserban dagoen Oma bailaratik (Kortezubi) hartu dute izena; bailara horretako basoa oso ezaguna da Agustín Ibarrolak egindako lanagatik. Kontzertu hau artista haren lanaren eskutik egingo da, eta haren-horma irudiak inguratuko ditu bertaratuak, pieza berritzaile honen soinu-diseinuari lagunduz.