"¡Que suene la luz!"

Bilbao 2026(e)ko Martxoak 15
  • "¡Que suene la luz!"
  • "¡Que suene la luz!"

"¡Que suene la luz!" haur eta familientzako esperientzia eszeniko bat da. Zazpi eszena independente ditu, naturarekin lotuak, eta era askotako kolore, ehundura, forma eta soinuak dituzten mundu harrigarrietan barneratzen dituzte ikusleak.

“Soinu-koadro” hauetako bakoitza soinu-inspirazio batetik lortutako emaitza bisuala da. Horregatik, bakoitzak lengoaia plastiko eta musikal desberdin eta kontrastatu bat du.

“¡Que suene la luz!” lanak ibilbide txiki bat egiten du naturako hainbat txokotan barrena, soinuen eta irudi plastikoen bidez. Irudiak argitik sortuak dira, eta soinuak inguruan ditugu eta haiei esker bidaiatzen dugu. Iradokitzailea, polisentsoriala eta liluragarria!

Fitxa artistikoa: 

  • Jatorrizko ideia eta sorkuntza: La Curiosa
  • Zuzendaria: La Curiosa
  • Interpretazioa (Musika): Claudia Gómez
  • Interpretazioa (Plastika): Alba Marina Rivera
  • Jantzien diseinua: Cecilia Bono
  • Ekoizpena: La Curiosa
  • Soinuaren diseinua: Bernat Oliveras
  • Fotografia: Andrea Cirotto, Alex Rademakers
  • Web orria: Nico Méndez
  • Diseinu grafikoa: Ramón París
  • Kanpoko begirada: Irma Borges

La Curiosa ikus- eta soinu-arteak lantzen dituen talde bat da, Claudia Gómez eta Alba Marina Rivera emakume, artista, sortzaile eta ekintzaileek osatua. Claudia Gómez musikaria eta pedagogoa da. Proiektuaren musika- eta soinu-alderdi guztia ikertzen eta interpretatzen du. Alba Marina Rivera ilustratzailea da. Alderdi plastikoa eta bisuala esperimentatzen, esploratzen eta diseinatzen du. Elkarrekin sortzen dute, elkarrekiko inspirazioak elikaturik.

Taldea 2019an sortu zen, honako helburu hauekin: sorkuntza-premiak bideratzea eremu autogestionatu batean; haurrei eta familiei begirako proposamen artistikoak sortzea, musikaren-soinuaren arloa eta arlo bisuala-plastikoa uztartzen dituen hizkuntza hibrido bat baliatuz; eta ikastetxe eta kulturguneetarako proposamen pedagogiko berritzaileak diseinatzea, sormena, musika eta plastika oinarri harturik.

La Curiosa begiekin entzuteko eta belarriekin begiratzeko espazio bat da; forma, kolore, doinu eta materialekin esperimentatzeko laborategi bat.


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaLa Curiosa
  • Data 2026(e)ko Martxoak 15
  • Ordutegia11:30 + 13:00
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non