Ikusi eta Ikasi 2026: Asier Kidam: "Smile"

Bilbao 2026(e)ko Martxoak 17
  • Ikusi eta Ikasi 2026: Asier Kidam: "Smile"

Magia familia-ikuskizun bat.

Aspertuta zaudela zeure koinatua brokolia goratzen entzuteaz? Faktura eta prezioen igoerak itotzen zaituela? Etxeko txikiekin egiteko ideia dibertigarriak agortu zaizkizula? Har ezazu atseden eta zatoz “Smile” ikustera. Ikuskizunak irauten dituen 60 minututan zehar zeure arazoak desagertu eta haien lekuan sekulako irribarrea agertuko da. Ezinezkoa eta dibertigarria den zerbait ikusten dugunean marrazten zaigun irribarre horietako bat.

  • Asier Kidam 

Asier Gasteizen jaio zen, 1984. urtean. 7 urte zituela hasi zen magiarekin interesatzen, mago batek txanpon bat atera zionean belarritik; hiru urte geroago debutatu zuen mago gisa. Geroztik, izugarri gozatu du eszenatoki gainean egin dituen 2.500etik gora emanaldietan. Sarrera proba egin ondoren, 17 urterekin, Espainiako Ilusionismo Elkartean sartu zen, eta 19rekin bere pasioa bizibide bihurtu zuen. Asierrek eskarmentu handia dauka magia profesionalean. Espainiako telebista kateetan lan egin du, baita ETBn ere, eta antzokietan, kultur etxeetan, instituzioetan, hezkuntza zentroetan… Baita Iker Galartzaren “Gure Zirkua” ikuskizunaren bira guztietan ere

 

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaAsier Kidam
  • Data 2026(e)ko Martxoak 17
  • Ordutegia18:00
  • LekuaCastañoseko Udaltegia
    Castaños, 11
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Castañoseko Udaltegia, Bilbao

Non