AHOZ AHO 2026: RADIO REBELDE

Ataun 2026(e)ko Martxoak 19
  • AHOZ AHO 2026: RADIO REBELDE

Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria aurkeztu da, eta beste urte batez, neguari agur esan eta udaberriari ongietorria emango dio hitzaren eta ahozkotasunaren bidez. Jaialdia otsailaren 16tik martxoaren 31ra bitartean egingo da, eta 30 kontalarik 50 kontaketa saio eskainiko dituzte 17 herritan.

Jaialdia Tolosan eta Ordizian hasi eta hazi zen, eta urtez urte herri gehiago gehitu dira hitzaren festa honetara, gaur egun Euskal Herriko kontalaritza jaialdirik erreferentzialena bihurtu arte. Euskal kontalari ugarirekin batera, nazioarteko artista ezagunak ere izango dira aurten: Espainia, Kolonbia, Grezia, Italia, Kuba eta Perutik etorritako kontalariak, besteak beste.

 

ordizia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko Martxoak 19
  • Ordutegia19:00
  • LekuaTrosketa Taberna
    Ataun
  • HizkuntzaEuskara
  • Info Gehiago
  • Ikusi agenda Ataun

Non