Behinola amestu zuen horretatik urruntzen ari den familia baten istorioa da Forever. Maitasunaren kontraesanak umorez eta ironiaz islatuz, hizpide ditu gurasotasuna, hezkuntza, desgaitasuna eta inkomunikazioa, besteak beste. Plataforma birakari baten gainean, zaldiko-maldikobat da Forever, bizitzaren noria. Baina espiral bat ere bada, biratu ahala protagonisten oinazean sakontzen duena. Inkomunikazioak noraino eraman dezake familia bat?
Familia honen istorioa geure familiarena izan liteke, eta,agian, horixe da asaldatzen eta hunkitzen gaituena.
Fitxa artistikoa:
Artistak: José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo