Euskal Game Jam 3

Eibar 2026(e)ko martxoaren 20(e)tik 2026(e)ko martxoaren 22(e)ra
  • Euskal Game Jam 3

Zomorro Studiok, Game Erauntsia Elkarteak, eta Uni Eibar-Ermua ikastetxeak Euskal Game Jam 3 topaketa aurkezten dute. Bideojoko sortzaile euskaldunak batzeko zein elkar ezagutzeko, euren abileziak agerian jartzeko eta harremanak sortzeko ekimena izango da.

  • Itch.io-n izen ematea bete behar da parte hartzeko. 

48 orduko epean bideojoko bat sortzeari ekingo diote euskara hutsean egingo den hirugarren Game Jameko parte hartzaileek. Martxoaren 20an 18:00etan hasiko da sormen prozesua; bi egun ondoren, martxoaren 22an, proiektuak bukatuta eta itch.io plataforman argitaratuta eduki beharko dituzte. 

Online zein aurrez aurrez parte hartzeko aukera egongo da. Eibarko UniEncounter ekimenarekin batera, Uni Eibar-Ermua zentroan egingo da aurrez aurreko ekimena.

Aurkeztutako bideojoko guztiak euskaraz egon beharko dira.

Izen ematea taldeka edo bakarka egin daiteke:

  • 18 urtetik gorako pertsona orok parte har dezake.
  • Fitxa honetan izena eman beharko da; horretarako, Itch.io erabiltzailea eduki beharko da.
  • Bideojokogile hasiberriek zein profesionalek izena eman dezakete. Hala ere, bideojokogintzan oinarrizko ezagutzak edukitzea ezinbestekoa da.
  • Taldeak gehienez bost pertsonakoak izango dira.
  • Bakarrik dauden, baina taldea eratu nahi duten partaideek fitxa honen iruzkinetan zein haien Discord zerbitzariko "Euskal Game Jam" txatean idatz dezakete kide bila.
  • Aurrez aurre edo online parte hartuko den zehaztu behar da. Horretarako, arestian aipatutako Discord zerbitzarian zein bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera idatz dezakezue.

Informazio gehiago webgunean.

itch.io

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko martxoaren 20(e)tik 2026(e)ko martxoaren 22(e)ra
  • LekuaEibar
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Eibar

Non