Zine-kluba: "Karmele"

Getxo 2026(e)ko Martxoak 20
  • Zine-kluba: "Karmele"

  • Proiekzioa eta ondorengo zine-foruma

Euskadi 1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.

Fitxa teknikoa: 

  • Zuzendaria: Asier Altuna
  • Antzezleak: Jone Laspiur, Eneko Sagardoy, Nagore Aranburu, Javier Barandiaran
  • Gidoia: Asier Altuna. Kirmen Uriberen “Elkarrekin Esnatzeko Ordua”, eleberriaren egokitzapena
  • Argazkia: Javier Agirre Erauso

 

 

 
 
 
 
 
Getxo Kultura

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Martxoak 20
  • Ordutegia20:30
  • LekuaAndres Isasi Musika Eskola
    Las Mercedes, 6
    Getxo
    Web
  • Zenbatekoa3,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • AzpitituluakGaztelania
  • Ikusi agenda Andres Isasi Musika Eskola, Getxo

Non