"Magiklown"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Martxoak 21
  • "Magiklown"

Magiklown haurrentzako emanaldia Erre Produkzioaken eskutik.

Magiklown magia eta pailazoak uztartzen dituen oso ikuskizun dibertigarria da. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas umeak harritzeko prestatu duten show-a aurrera ateratzen ahaleginduko dira, baina patuaren ondorioz, egun horretan ezer ez da planteatuta egon den bezala aterako.

Hainbat haur boluntarioren laguntzarekin, zenbait magia truko egingo dituzte: kartak, soka, eskapismoa, sua... Umeak aho zabalik geratuko dira, mago atsegin horiek, beraiek nahi gabe, lortuko dutena ikusita.

Adina: +4 urte.

Oharra:

  • Gonbidapenak martxoaren 18ko 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiolan izan ezik). 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non