"Hodei guztien gainetik"

Zarautz 2026(e)ko Martxoak 22
  • "Hodei guztien gainetik"

Hodei guztien gainetik antzezlanak bere lanaren errutinan harrapatuta, jolasteko plazerra ahaztu duen aita lanpetu baten istorioa kontatzen du. Egun batean, zorabioa jasan ondoren, harrituta esnatzen da kaleko aingeru bat bizi den kartoizko hodeien artean. Pertsonaia magiko horrekin ezarritako harremanaren bidez, aitak galdutako inozentziara bidaia hasiko du. Kartoi zati bakoitza, sinplea den hori aparteko bihurtzeko eta une bakoitza abentura bihurtzeko gonbidapena da. Animalien etxalde bat duen kartoizko kaxa bat, bainatzeko eta urpean aritzeko hodei bat. Beste bat, espazio-ibilaldi baterako zaldi-gurdi bihurtua… Kartoizko zeru horretatik, urrutitik begiratzen diete munduko gudu itsu eta ergelei. Baita aitarik gabe jolasten den ume bati ere, eta horrek tristura eta damua eragiten ditu, berreskuraezina den denborarengatik.

Pertsona handi guztiak umeak izan dira lehen. Baina gutxik gogoratzen dute
Printze txikia

  • Egilea eta zuzendaritza: Markeliñe
  • Antzezleak: Maite Bayon, Fernando Barado
  • Ekoizpen urtea: 2026
  • Iraupena: 55 minutu
  • Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 3 urtetik beherakoentzat

 

zarautz.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaMarkeliñe
  • Data 2026(e)ko Martxoak 22
  • Ordutegia16:45
  • LekuaModelo Aretoa
    Zigordia, 2
    Zarautz
    Web
  • Zenbatekoa4,35 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Modelo Aretoa, Zarautz
Ikuskizunaren informazioa >>

Non