HAURRENDAKO ANTZERKI TESTUEN XXXV LEHIAKETA
Ekainaren 10ean, 23:59ean, bukatuko da Haurrendako Antzerki Testuen XXXV. Lehiaketara lanak aurkezteko epea; aurten ere Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatu dute. Gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetarako deia egin da, eta 18 urtetik gorako edonork har dezake parte.
Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahalko ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, betiere baldintza hauek beteta: testuak argitaragabeak eta jatorrizkoak izanen dira; ezin da testu bera aurkeztu bi modalitateetan; ezin dira beste edozein lehiaketatan saritutako lanak aurkeztu; eta beste konpainia profesional edo amateur batzuek estreinatu ez dituzten lanak izanen dira. Antzezlanek haurrendako lanetan ohikoa den iraupena izan behar dute.
Lanak telematikoki aurkeztu behar dira, concursodetextosentnae@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.
Argibibide gehiagorako: www.pamplonaescultura.es/eu