Sketchbook Club

Bilbao 2026(e)ko Martxoak 26
  • Sketchbook Club

Naubis liburudenda:
 
Duela urtebetetik hona, hilean behin liburudendan elkartzen gara Ekhik dinamizatutako topaketa hauetan marrazteko (@triku.studio en instagram).

Topaketa irekiak dira, tarte batez deskonektatzeko eta taldean izendatutako gai baten azpian marrazketa praktikatzeko pentsatuak.

Marrazketa-materiala ekarri besterik ez duzu egin behar (koadernoa, tableta, arkatzak, stencilak...). Hemen jartzen dizkizugu aulkiak eta arratsalde atsegin bat pasatzeko lekua. Zergatik ez zatoz zure lagunekin?

Informazioa eta erreserbak: Idatz iezaguzu info@naubis.com helbidera edo WhatsApp bidez 613076532 zenbakira.

Antolatzailea: Ekhi Bienzobas (Triku Studio)

(Ekhi, elle/ella) Bizkaiko ilustratzaile amateurra, queer, cuqui baina punky Bere inspirazio handienak katemea, Nara Yoshitomo, roller derby-a eta bere bizitza dokumentatzea dira. Artea komunikatzeko eta aldarrikatzeko tresna gisa erabiltzen du, baita komunitatea sortzeko ere.
naubis.com

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Martxoak 26
  • Ordutegia18:00-19:30
  • LekuaNaubis liburudenda
    Santa Luzia, 11
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Naubis liburudenda, Bilbao

Non