"Georgia eta Armenia. Kaukaso, Europa eta Asia arteko muga"

Legazpi 2026(e)ko Martxoak 27
  • "Georgia eta Armenia. Kaukaso, Europa eta Asia arteko muga"

Georgia eta Armenia. Kaukaso, Europa eta Asia arteko muga izenburu duen emanaldia eskainiko digute

Aitor Casado eta Mar Torrijosek.

Georgiara eta Armeniara bidaiatzea Kaukasora sartzea da, Europa eta Asiaren artean kokatutako eskualde batera, bertan paisaia eta historia etengabe elkarrekin lotzen da.

Georgia bi gauzengatik nabarmentzen da: bere izaera menditsuagatik eta Sobietar Batasunaren erorketak ekarri zituen gatazkak eta eraldaketa azkarrak. Tbilisik arkitektura modernoa, auzo zaharrak eta aztarna sobietarrak uztartzen ditu; Tskaltubo edo Gori bezalako lekuek, berriz, iragan sobietarraren distira eta kontraesanak ulertzen laguntzen dute. Horri guztiari ardoaren kultura milenarioa eta arrokan zulatutako hiriak bezalako gune bereziak gehitzen zaizkio. Svanetia eskualde urrunera bidaiatzea beti izan da Aitorren ametsetako bat; leku honek publikoa harrituko dugu: bere mendi erraldoiekin, defentsarako dorre bereziekin eta hain bestelako ohiturekin.

Armeniok kontraste nabarmena eskaintzen du, paisaia lehorragoekin eta pisu historiko eta erlijioso oso markatuarekin. Kristautasuna hartu zuen lehen herrialdetzat jotzen da, eta bere lurraldea eliza eta monasterioz josita dago. Hiriburutik, Erevandik, Turkiako mugetaraino, Ararat mendia ageri da zerumugan, ikur nazional eta emozional gisa.

legazpi.eus

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Martxoak 27
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLatxartegi Aretoa
    Latxartegi 9, baxu
    Legazpi
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Latxartegi Aretoa, Legazpi

Non