Golden Apple Quartet: "Vamos, que nos vamos"

Getxo 2026(e)ko Martxoak 28
  • Golden Apple Quartet: "Vamos, que nos vamos"

Golden Apple Quartet berriro dator Getxora, baina oraingoan, agur esatera. Ia berrogei urteko bideari amaiera emanez, Vamos, que nos vamos ikuskizunak taldearen esentzia biltzen du: musika, umorea eta eszenako bizitza, betiko freskotasunarekin eta bere umore bereziarekin.

Urte hauetan guztietan publikoarekin partekatu dituzten abesti eta momentu kuttunenak berreskuratu dituzte, beti jarraitu dieten horientzat, eta tarteka edo jakin-minagatik hurbildu direnentzat.

Agur bero bat, ironiaz eta konplizitatez betea; irribarrea galdu gabe agurtzen dakitenen distiraz.

 

 

Getxo Kultura

Laburrean

Non