Gasteizko Ganbera Zikloa 2026

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko martxoaren 29(e)tik 2026(e)ko ekainaren 7(e)ra
  • Gasteizko Ganbera Zikloa 2026

Igande honetan, martxoaren 29an, jarriko da abian Vitoria-Gasteizko XV. Ganbera Zikloa. Aurten ere, proiektu honen bidez, programazio berezia eskainiko da, ekoizpen propioan eta hiriko egitura musikalaren sorkuntzan oinarritua.

2026ko denboraldia 8 kontzertuk osatzen dute. Kontzertu horiek XVI. mendetik gaur egun arteko errepertorio musikalean zehar ibilbidea eskainiko dute. Aurtengo programazioak proposamen berritzaileak, ez konbentzionalak, aurkeztuko ditu, originaltasunagatik harrigarriak diren egituren talde instrumentalak, eta, aldi berean, omenaldia egingo diete J. C. Arriagari eta G. Kurtagi haien mendeurrena dela eta.

Kontzertu horien bidez, Gasteizko musika-programazioa aberastu nahi da, martxotik urrira hainbat igandetan, eguerdian (12:00etan), kultur jarduera bat eskainiz, eta bertako musikarien lana ikusaraziz, proiektu berriak garatzen laguntzeko. Aurreko denboraldietan egin den moduan, Guridi Gazteak atalari eutsi zaio. Horri esker, kontzertu bakoitzaren aurretik, Jesus Guridi Kontserbatorioko ikasleen emanaldi laburra egongo da entzungai, atariko gisa.

Hauek dira aurten egingo diren kontzertuak:

  1. Martxoak 29: Magna Boskotea (metalen boskotea)
  2. Maiatzak 7: Euskadiko Interprete Gazteen Lehiaketako sarituak (kontzertu hau ostegunean izango da)
  3. Maiatzak 17: Arabako Gazte Abesbatza
  4. Ekainak 7: Akartia Lab (sopranoa – saxoa – akordeoia)
  5. Irailak 6: Grupo Enigma taldea (ganbera-orkestra, omenaldia Arriagari, 200 urte)
  6. Irailak 13: Bassadonna (kontrabaxuen hirukotea)
  7. Urriak 4: Jon Mestre – Daniel Oyarzábal (pianoa)
  8. Urriak 25: Alicia Amo – Andoni Mercero (sopranoa – biolina) (G. Kurtagi omenaldia, Bernaola Zikloa koprodukzioa)

Abonamenduak (35 €) eta sarrerak (7 €) salgai daude www.entradium.com webgunean eta kontzertu bakoitza hasi baino ordubete lehenago bertan ere eskuratu ahal izango dira. 30 urtetik beherako ikasleek eta langabetuek doan sartzeko aukera izango dute.

Kontzertuei buruzko informazio gehiago.


Laburrean

Non