Zarauzko Argazki Bilera 2026: "Muittu. Euskal animazioa 1980-2004"

Zarautz 2026(e)ko martxoaren 31(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 24(e)ra
  • Zarauzko Argazki Bilera 2026: "Muittu. Euskal animazioa 1980-2004"

2026ko Argazki Bileraren egitarauaren barruan.

Ikus-entzunezko produkzio guztiak bezalaxe Euskal Herrian egindako animaziozko zinemak euskal gizarteari ekarpena egiten dio, bai ikuspuntu kulturaletik, bai industriaren aldetik.

Zinema balioak transmititzeko eta gizartearen kultura ezagutarazteko tresna zoragarria bada ere, animaziozko zinemak berezko berezitasun bat du. Ez du muga fisikorik, eta, beraz, pertsonaiek irudi errealean soilik interpreta dezakeguna erakuts dezakete. Adibidez, horri esker, emozioak edo gogo-aldarteak erakusterako orduan, animazioak metafora bisual askoz espezifikoagotara jo dezake, gorputzen barrualdea erakutsi, errealak ez diren espazioekin jolastu eta ezagutzen dugun denbora erreala gaindituz bidaiatu dezakegu. Guzti hau, animazioan egin daiteke, eta autoreen sormenaren mende baino ez dago.

Euskal jatorriko sortzaileek egindako animaziozko zinemaren hasiera XX. mendearen hasierakoa da.

Gaur egun, Euskal Herrian zortea dugu bertako erreferentzia kultural garrantzitsuak biltzen dituzten pieza zinematografiko animatuak, hala nola bertsolaritza, mitoak eta pertsonaia historikoak ditugulako. Baina gure kultura eta gizartea zabaltzen duten filmak ere baditugu, gai unibertsalak jorratuz, urruneko lurretan gertatutakoak kontatuz edo besterik gabe pieza planetarioak, bere espeziean bakarrak direnak eta gurea dugun txoko txiki honetan ekoiztutakoak.

Erakusketa Kalabaza Tripontzia (1980) Euskal Herrian 35 mm-tan filmatutako lehen euskal animaziozko film luzearen errodajean erabilitako material originalekin hasten da, eta 1980tik 2004ra bitartean egin ziren hainbat ekoizpen animatuekin jarraitzen du.

Erakusketak gure kultura-iruditeria modu hurbil eta argian begiratzeko eta unibertsal bihurtzeko aukera eskaintzen du, ekoizpen bakoitzaren sormena, artea, erabilitako teknika eta bilakaera teknologikoa azpimarratuz.

 

ESKERRAK:

Eduardo Elosegi

Maxus Aizpurua

Emilio De la Rosa

Bego Vicario

Izibene Oñederra

Aitor Oñederra


Laburrean

Non