2026ko Aste Santuko Tailerrak Bilboko Berreginen Museoan

Bilbao 2026(e)ko apirilaren 7(e)tik 2026(e)ko apirilaren 9(e)ra
  • 2026ko Aste Santuko Tailerrak Bilboko Berreginen Museoan

Bilboko Berreginen Museoak 2026ko Aste Santuko umeentzako tailerra aurkezten du; jarduerak 2026ko apirilaren 7an, 8an eta 9an egingo dira, 11:30ean. Aurten jardueraren abiapuntua "Mitoak orbitan. El Universo a la vista" erakusketa da. Erakusketa hau mitologiaren, artearen eta zientziaren arteko zubia da, kosmosa publiko guztien eskura jartzen duena. Erakusketa familiarra da, bildumako hamar piezaren laguntzarekin Antzinaroak gaur egun unibertsoari buruz dugun ezagutza  nola markatu duen azaltzen duena.

Tailerrean umeek hau guztia deskubritzeko aukera izango dute jardueraren hasieran egingo den bisita gidatu labur batean. Unibertsoan eta izarretan zehar bidaia egitea Museotik irten gabe. Bidaian naturako lau elementuekin edo planetei buruzko bitxikeriekin lotutako alderdiak azalduko dira.

Ondoren hainbat materialekin "jolasteko", alderdi sortzaileena erakusteko eta taldean eraikitzeko ordua iritsiko da.

Tailerra hiru egunetan zehar egingo da adin eta zeregin desberdinetara egokitzeko. Horrela jardunaldiak honela antolatuta geratuko lirateke:

Apirilak 7: INFINITURAINO ETA HARAGO!

"Mitoak orbitan. El Universo a la vista" erakusketari jarraituz eguzki-sisteman zehar bidaiatuko dute. Ekipo osoak kartoizko suziri bat muntatu eta apainduko du eta aldi baterako erakusketan instalatuta geratuko da.

  • Tailerraren hizkuntza: euskara.
  • 6 eta 7 urteko umeentzat.
  • Gehienez 20 pertsona.
  • Gehienez heldu bat ume bakoitzeko.
  • 3 ume gehienez heldu bakoitzeko.
  • Prezioa 2 € (parte-hartzaile bakoitzeko prezioa, adingabearentzat zein helduarentzat).
  • Izen-ematea: 94 415 02 031.

Apirilak 8: MITOAK ORBITAN

Erakusketa bisitatu ondoren, eguzki-sistemari buruz ikasitakoa errepasatuko da eta nazioarteko planeta-sinboloen jatorriarekin lan egingo da.

  • Tailerraren hizkuntza: euskara.
  • 8 eta 9 urteko umeentzat.
  • Gehienez 20 pertsona.
  • Gehienez heldu bat ume bakoitzeko.
  • 3 ume gehienez heldu bakoitzeko.
  • Prezioa 2 € (parte-hartzaile bakoitzeko prezioa, adingabearentzat zein helduarentzat).
  • Izen-ematea: 94 415 02 031.

Apirilak 9: DENBORAREN NEURRIA

"Mitoak orbitan. El Universo a la vista" erakusketa ardatz hartuta, eguzkiaren eta ilargiaren egutegiak deskubrituko dira. Gainera Aste Santua bezalako jaiek urtero dataz aldatzeko duten arrazoia ikasiko da.

Amaitzeko, neurtzeko tresnak ikusiko ditugu eta gure geure eguzki-erlojua egingo dugu.

  • Tailerraren hizkuntza: euskara.
  • 10 eta 11 urteko umeentzat.
  • Gehienez 20 pertsona.
  • Gehienez heldu bat ume bakoitzeko.
  • 3 ume gehienez heldu bakoitzeko.
  • Prezioa 2 € (parte-hartzaile bakoitzeko prezioa, adingabearentzat zein helduarentzat).
  • Izen-ematea: 94 415 02 031.

Informazio guztia Museoaren webgunean dago eskuragarri, www.bilbokoberreginenmuseoa.eus eta baita 94 415 02 31 telefono zenbakian ere.


Laburrean

  • Mota Formakuntza (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko apirilaren 7(e)tik 2026(e)ko apirilaren 9(e)ra
  • Ordutegia11:30
  • LekuaBilboko Berreginen Museoa
    San Francisco, 14
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa2 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bilboko Berreginen Museoa, Bilbao

Non