LABO GO 2026 zikloa: egitaraua

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko apirilaren 9(e)tik 2026(e)ko ekainaren 25(e)ra
  • LABO GO 2026 zikloa: egitaraua

LABOk eta Kutxa Fundazioak LABO GO: Sorkuntza Prozesuen Erakusleihoa zikloa aurkezten dute; apirila eta ekaina bitartean egingo diren jardunaldiak dira, arte eszenikoekin zerikusia duten hainbat diziplina edo jakintza-arlotako artisten sortze-prozesuak ikusarazteko

Saio bakoitza amaitzeko, solasaldi irekia egingo da publikoarekin, eta arte garaikideari buruzko elkarrizketa eta hausnarketa sustatuko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Dantzagunea, POCTEFA eta Pyrenart II-ren laguntzarekin antolatzen den programa hau, bertako, nazioko eta nazioarteko artisten proposamenek osatzen dute, emakume sortzaileei eta euskarazko proposamenei lekua eta ahotsa emanez. Artista gazte eta beteranoen proposamenetan zentratzen da, bereziki dantza, antzerki eta zirkuko dramaturgia berrietan.

2026 honetan, dantza garaikideko 4 proposamen parte hartuko dute, baita dantza eta zirkuaren arteko hibrido proposamen bat ere. Lau euskal konpainia/artista izango dira, galiziar bat eta katalan bat. Naziarteko ukitua Compagnie Projet Rare/Collectif Rabbit Research-ek jarriko du.

Egitaraua:

  • Apirilak 9: Jandross Rodríguez "A Noite do Cuco" – Dantza garaikidea
  • Apirilak 23: Oihana Vesga "Sonus Fossio– Dantza garaikidea
  • Maiatzak 14: DAB dantza konpainia "Kea" – Dantza garaikidea
  • Ekainak 11: Compagnie Projet Rare / Collectif Rabbit Research "Ô.UII" – Dantza + zirkua

Saio guztiak Kutxa Fundazioa Klubean izango dira, 19:00etan. Sarrerak doakoak dira, baina ezinbestekoa da online erreserba egitea.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko apirilaren 9(e)tik 2026(e)ko ekainaren 25(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaKutxa Fundazioa Kluba
    Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera, 1. solairua)
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan (erreserba)
  • Ikusi agenda Kutxa Fundazioa Kluba, Donostia / San Sebastián

Non