GaldakaoDantz 2026

Galdakao 2026(e)ko Apirilak 11
  • GaldakaoDantz 2026

Euskal Herriko hiri dantzari onenak Galdakaon lehiatuko dira final handira iristeko.

Udaberrian, Galdakao Euskal Herriko hiri dantzen erakusleiho garrantzitsu bihurtuko da. Apirilaren 11n, larunbatez, Torrezabal Kultur Etxea Galdakaodantz jaialdiaren egoitza izango da. Bertan, inguruko dantzariek euren trebetasuna erakutsi eta dantzarekiko duten pasioa partekatu ahal izango dute. Hitzordua Barakaldon apirilaren 25ean izango den BreakOnStage lehiaketaren finalerako aurreko urratsa da.

Jardunaldian zehar, Euskal Herriko hiri dantza talde onenek euren koreografiak eta estilo desberdinak erakutsiko dituzte, bi kategoriatan lehiatuz: junior kategoria, 15 urte azpikoentzat, eta kategoria absolutua, 16 urtetik gorakoentzat. Irabazleek sari ekonomikoak jasoko dituzte eta BreakOnStage jaialdiko final handirako pasea eskuratuko dute.

Jaialdia bi saiotan garatuko da: arratsaldean, 16:00etan, junior kategoria izango da, eta 19:00etan iritsiko da absolutuarena.

Sarrerak eskuragarri daude jada, 5 euroko prezioan, Udalaren webgunean eta Torrezabal Kultur Etxeko kutxazainean. Halaber, saioa hasi baino ordubete lehenago kultur etxeko leihatilan ere erosi ahal izango dira. Ateak saioa hasi baino 30 minutu lehenago irekiko dira.
 

galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko Apirilak 11
  • Ordutegia16:00 + 19:00
  • LekuaTorrezabal Kultur Etxea
    Lehendakari Agirre Plaza, z/g
    Galdakao
    Web
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Torrezabal Kultur Etxea, Galdakao

Non