Dokumentalgintza ikastaroa, Maria Elorzarekin

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko apirilaren 13(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • Dokumentalgintza ikastaroa, Maria Elorzarekin

Zinema dokumentala, ez-fikzioa, errealaren narratibak... Fikziotik haratago dauden lengoaiak oso anitzak dira eta sormenerako bide berri ugari zabaltzen dituzte. Ikastaroan hauetako batzuk esploratuko dira. Atzoko eta gaurko zinemagileen lanak aztertuz, eta Maria Elorzaren esperientzia pertsonalaren bitartez, zinema dokumentalaren muina ulertzen eta, batez ere, proiektu propioak sortzen jardungo dira parte-hartzaileak.

Programa

Dokumentalaren historiaren eta generoen inguruko gainbegirada.

Ideiaren sorrera eta horri ekiteko estrategiak.

Dokumentalaren idazketa: gidoia eta eskaletaren papera.

Filmatzeko metodologiak.

Muntaketa: berridazketa prozesua.

Filma bukatu dugu. Eta orain, zer?


Laburrean

Non