Ecozine, nazioarteko ingurumen zinemaldiak, sentimendu, hausnarketa eta ekintzara gonbidatzen gaituen zinema ekarriko du berriz ere Golem zinemetara, martxoaren 30etik apirilaren 16ra, 4 filmen proiekzioarekin.
Martxoaren 30ean, 31n eta apirilaren 1ean DBHko, Batxilergoko eta heziketa-zikloetako ikasleei zuzendutako gazte-atala garatuko da. Saioak euskaraz eta gaztelaniaz izanen dira. Doako sarrera aldez aurretik izena emanda: educacionambiental@pamplona.es edo 948420984 telefonoan
Sail ofiziala (herritarrei irekia) 2026ko apirilaren 13, 14, 15 eta 16an izango da Golem Baiona zinema-aretoetan, eta sarrera doakoa izango da. Jaialdian lehiatuko diren nazioarteko dokumentalak eta film laburrak proiektatuko dira. Saio bakoitza amaitzean, topaketa bat egiten da filma sortzeko taldeko kide batzuekin, bizitako esperientziak eta jorratzen dituzten egoerak partekatzeko.
Ecozine Jaialdia 2026: eskuoria (pdf)
Emanaldiak:
APIRILAK 13, ASTELEHENA, 19:30
APIRILAK 14, ASTEARTEA, 19:30
APIRILAK 15, ASTEAZKENA, 19:30
APIRILAK 16, OSTEGUNA, 19:30