Bilbainadas Lehiaketa 2026

Bilbao 2026(e)ko apirilaren 14(e)tik 2026(e)ko ekainaren 1(e)ra
  • Bilbainadas Lehiaketa 2026

Bilboko Udalak, udaberri guztietan legez, Bilbainada Lehiaketa jarri du abian, Radio Nervión eta Telebilbaoren lankidetzarekin. Bilbainada Lehiaketaren helburua da hiriko aktualitateari buruzko abesti berriak sortzea sustatzea.

  • Deialdia apirilaren 14an hasi eta ekainaren 1era arte egongo da zabalik.

Lehiaketan parte har dezakete proposamen originalak dituzten egileek, aurrez sarituak edo editatuak izan ez badira.  Konposizioak Bilboko Udalaren webgunearen bidez bidali ahal izango dira, egilearen edo egileen datuak jasotzen dituen formulario bat betez eta abestiaren letra eta grabazio bat erantsiz (mp3, wma edo ogg formatuan).

Epaimahaiak bilbainada onenak aukeratuko ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Bakoitzak 955 euroko saria jasoko du eskudirutan, On Diegoren eskulturaz gain.  Halaber, zortzi accesit banatuko dira; horietako bakoitzari 420 euro eta plaka bat emango zaie.   Akzesit horietako bi 18 eta 30 urte bitarteko gazteek egindako konposizioei emango zaizkie.

Abesti irabazleak Bilbainaden Galan aurkeztuko dira abenduaren 13an (domeka), Arriaga antzokian

Bilbainadak Bilboko ondare kulturalaren parte dira eta Bilboren, haren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren inguruko kontakizuna sortzeko gaitasuna dute. Bilboren nortasun historikoa adierazteko eta zabaltzeko tresna dira, bai kulturari bai ondareari dagokionez, herritarrek nondik datozen jakin dezaten. 

Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan jasotako ildoekin bat datorren kultura-adierazpena.

Iazko abesti sarituak Bilbainadas diskoan daude jasota, eta Bandcamp eta Youtuberen bidez entzun daitezke.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2026(e)ko apirilaren 14(e)tik 2026(e)ko ekainaren 1(e)ra
  • LekuaBilbao
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bilbao

Non