Lied Arriagan Zikloa 2026: "Norteñas"

Bilbao 2026(e)ko Apirilak 14
  • Lied Arriagan Zikloa 2026: "Norteñas"

Emakumeak musikan eta poesian. Juan Laborería - Carmen Santamaría

Musikaz eta poesiaz betetako bidaia bat, Kantauri itsasoaren ertzeko emakume artisten eskutik.

Espainiaren iparraldeko emakume artisten musika eta poesia eskaintzen dituen kanta-emanaldia da Norteñas. Emma Chacón, María Teresa Prieto, Rosalía de Castro eta Emiliana Pardo Bazán, besteak beste, beren ahots berezi eta paregabeari esker beraien garaiko panorama artistikoa aberastu zuten sortzaileak izan ziren. Emanaldiak emakume horiek omendu nahi ditu, haien mezua eta obra bizirik mantentzeko. Kontzertu honetan, Juan Laboreríak eta Carmen Santamaríak Kantauri itsasoaren ertzeko bazterrik bazter eramango gaituzte, eta Ipar Euskal Herrira ere iritsiko gara, XIX. mendean hasi eta gaur egunera arte iristen den musika-ibilbidean.

Emanaldi hau sortzeko prozesuan, artistak beste lankide batzuen ezagutzaz elikatu dira; liburutegiak, agiritegiak eta katalogoak kontsultatu dituzte, eta Ana Fontecha konpositorearen laguntza ordainezina jaso dute.

  • Baritonoa: Juan Laborería
  • Pianoa: Carmen Santamaría

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Apirilak 14
  • Ordutegia19:30
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non