Dokumental zikloa: "Baserritik basamortura"

Getxo 2026(e)ko Apirilak 15
  • Dokumental zikloa: "Baserritik basamortura"

  • Gonbidapenak eskuragarri RKEn eta Muxikebarrin
  • Emanaldiaren ostean, solasaldia izango da. 
  • Hizkuntza: euskaraz.

Zuz.: Fermin Aio.

Ibon eta Andoni hogei urteko bi gazte dira. Beren ametsa Marokoko basamortuan lasterketa solidario batean parte hartzea da. Renault 4L modeloko autoen lasterketa da hau, familiaren baserriko txoko batean hamar urte baino gehiago abandonatuta daramatzan autoa. Aititeren autoa da. Konpondu egin behar dute, piezak eta horretarako laguntza bilatu, abenturan lagunduko dieten sponsorrak bilatu eta izena emateko dirua lortu.

Lan honek hurbiletik jarraitzen du ibilbide hori, eta ahalegin partekatuan, komunitatean eta konpromisoan oinarritutako istorio bat erakutsiko digu.

 

Getxo Kultura

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Apirilak 15
  • Ordutegia19:00
  • LekuaRomo Kultur Etxea (RKE)
    Santa Eugenia plaza, 1
    Getxo
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Romo Kultur Etxea (RKE), Getxo

Non