Zineforuma 3ren artean: "Faisaien Irla"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Apirilak 16
  • Zineforuma 3ren artean: "Faisaien Irla"

Faisaien Irla munduko jabekidetzarik txikiena da. Urte erdia Espainiar Estatuaren mende egiten du, eta beste erdia Frantziar Estatuaren mende. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da: bi estatuak banatzen dituen muga naturala da. Laida eta Sambou bikote dira, bertakoak, eta paseoan dabiltza, irlaren parean. Bat-batean, bi pertsona ikusi dituzte ibaia gurutzatzen, beste aldera iritsi nahian. Handik egun batzuetara, gorpu bat agertuko da, irlaren burujabetza-trukean bertan. Nor arduratuko da?

“Zer da muga bat? Gizakiek asmatutako fikzio bat? Ondorio gizagabeak dituen irudizko lerro bat?”.

  • Jatorrizko bertsioa euskaraz eta frantsesez
  • Azpidatziak: Gaztelania
  • Zineforumaren hizkuntza: Euskara
  • Urtea: 2025
  • Iraupena: 98 min.
  • Herrialdea: Espainia
  • Zuzendaria: Asier Urbieta
  • Generoa: Benetako ekintza baten fikzioa

Sarrera librea lekuak bete arte.

Sarrera doan, inskripziorik gabe, lekuak bete arte

Gehieneko edukiera: 198

Mugikortasun murriztua dutenentzako toki egokituak: 4 (2 butakan, eta beste 2 gurpildun aulkian doazenentzat)

Jabetze feministarako eskolako egitasmoaren baitako jarduera.


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Apirilak 16
  • Ordutegia17:30-19:15 (gutxi gorabehera)
  • LekuaFlorida Zinemak
    San Prudencio, 22
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Florida Zinemak, Vitoria-Gasteiz

Non